martes, 27 de noviembre de 2012

Dordokak gara

“Dordokak gara” jolasa gaitasun anitzak lantzeko. 5 urteko gelan egiteko jarduera bat proposatuko dugu. Kasu honetan, matematikako kontzeptuak eta hizkuntzako formak gorputz jolas honen bitartez ikasi ahal izango dute haurrek.
Umeak dordokak dira eta itxasoan igeri egiten ari dira (arrastaka mugitzen dira gelatik). Gelako alfonbra irla bat da eta nekatzen direnean, irlara urbiltzen dira atsedena hartzeko. Baina barrura sartzeko atezainaren baimena behar dute. Atezainak baldintza bat pentsatzen du (irizpide logikoa) baina ez du adierazten. Dordokak irlara pasa daitezke atezainak pentzatu duen irizpidearen arabera. Jolasten duten bitartean, umeak konturatzen dira batzuk pasa daitezkela baina beste batzuk ez. Jolasteaz gain, barrura pasatzeko irizpidea asmatu behar dute, beraz, edozein momentuan, jolasa gelditu daiteke irizpidea asmatu dutela adierazteko. Pentsatzen duen esaugarria adierazi eta gero (hipotesia), zihurtatzen dugu barruan dudenak esaugarri hori betetzen duten ala ez. Barrura sartu diren guztiek ez badute baldintza betetzen, jarraitzen dugu jolasten irizpidea asmatu arte. Hasiera baten irizpideak errezak dira: amantalaren kolorea, prakak edo gonak izatea, ilearen luzeera, betaurrekoak izatea ala ez…, baina, pixkanaka pixkanaka irizpideak konplexuagoak izan daitezke, bistan ez dauden ezaugarriak kontuan hartuz: adina, izenaren 1. hizkia… Bestaldetik, hasiera baten ni naiz atezaiana; beranduago, gelako ume bat nire laguntzarekin eta azkenean, ume bat (edo bi elkarrekin).
Motrizitatea, geometria (barrruan, kanpoan) logika (bilduma osatzeko irizpidea) eta “pentsamendu zientifikoa” (hipotesia bota eta zihurtatu) lantzeaz gain, hizkuntza ere helburua zen. Hizkuntz funtzioak: baimena eskatzea; baimena ematea edo ukatzea; arrazoiak eskatzea eta argudioak ematea Hizkuntz formak: aditzen ahalera (baiezkoa, ezezkoa) , espazio nozioak, hiztegia, zergatik?, -lako - Andereño, barrura pasa naiteke? - Bai, pasa zaitezke / Ez, ezin zaitezke pasa - Zergatik hauek pasa daitezke eta hauek ezin daitezke pasa? - Hauek pasa daitezke … (azalpena) …. direlako /dutelako. Jolasteko ez dugu baliabide berezirik behar. Nik aprobetxatzen nuen jarduera hau gelan tentsioa jeisteko, baina patioan ere egin daiteke, noski. Alfonbra ordez, beste modu baten seinalatu daiteke

No hay comentarios:

Publicar un comentario