domingo, 2 de diciembre de 2012

Abestiak

Haur hezkuntzan haurrekin kanta asko lantze dira, baina
ZERTARAKO DIRA ONURAGARRIAK KANTAK?? Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, letra hori gogoratu gelan abesteko edo etxean gurasoei irakasteko adibidez. Gainera, abestiak dantza edo mugimenduren bat baldin badauka , haiek mugimendu horiek ere ikasiko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina lantzen dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen.Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.
Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestiaren letra ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta horrekin batera haien esanahia. Beste aldetik, abestiak ikasteak, haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera ematen diete. Amaitzeko, esan beharra dago umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria dela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, ez litzateke inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura. Hemen usten dizuet hiru abesti: TXIKI TXIKIA NAIZ ZU ZU NOR ZARA ZU RANG ROBERRAN

No hay comentarios:

Publicar un comentario