domingo, 2 de diciembre de 2012

Abestiak

Haur hezkuntzan haurrekin kanta asko lantze dira, baina
ZERTARAKO DIRA ONURAGARRIAK KANTAK?? Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, letra hori gogoratu gelan abesteko edo etxean gurasoei irakasteko adibidez. Gainera, abestiak dantza edo mugimenduren bat baldin badauka , haiek mugimendu horiek ere ikasiko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina lantzen dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen.Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.
Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestiaren letra ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta horrekin batera haien esanahia. Beste aldetik, abestiak ikasteak, haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera ematen diete. Amaitzeko, esan beharra dago umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria dela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, ez litzateke inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura. Hemen usten dizuet hiru abesti: TXIKI TXIKIA NAIZ ZU ZU NOR ZARA ZU RANG ROBERRAN

viernes, 30 de noviembre de 2012

Higienea

Higienea pertsona guztientzako ezinbestekoa da, baina, honi buruzko ezagutzak haur-hezkuntzatik ikasi behar ditugu, horregatik irakaslearen papera ezinbestekoa da. Horretarako, irakaslea prestatua egon behar da, higiene gabe oikoena gaixotasunak hartzea izaten baita. Irakaslea jarraitzeko eredua izan behar da, beraz, berak egin behar ditu haurrei erakusten dion gauzak.
Eskolan higienea egoteko, prestakuntzak egon behar dira, azazkaletako eskuila, xaboia, eskuoihala, hortz eskuila eta ahoa garbitzeko basoak. Hauek guztiak, umeen eskuetatik hurbil egon behar dira, gainera, erabiltzeko interesa sustatu egin behar diegu.
Beraz, klasean lantzea ezibestekoa dela jakinaraziz,riki riki abestia proposatzen dizuet, zuen umeekin abestu baita dantzatzeko ere. Abesti hau oso ezaguna izateaz gaian, dantza oso famatua eta dibertigarria dauka umeekin lanzteko modu erakargarri batean.

HORRELA, BA, GOAZEN DANOK DANTZATZERA!!!


Animaliak ikasten

Egun on lagunok!!
Gaur goizean, informazioa bilatzen , helbide hau topatu dut. Hemen aurki dezakegu animaliak lantzeko baliabide bikaina. Jokoaren eta musikaren bitartez umeek, animaliak ikasi baita ezagutzak barneratu dituzten ikusi ahalko dute. Animaliak lantzeko baliabide oso ona dela iruditu zait, haurren arreta deitzen duelako bai marrazkien aldetik bai musikaren aldetik ere. Beraz, espero dut, zuentzat erabilgarria izateaz aparte, umeen gustokoa izatea,eta nola ez, haurrek ikastea.

martes, 27 de noviembre de 2012

Dordokak gara

“Dordokak gara” jolasa gaitasun anitzak lantzeko. 5 urteko gelan egiteko jarduera bat proposatuko dugu. Kasu honetan, matematikako kontzeptuak eta hizkuntzako formak gorputz jolas honen bitartez ikasi ahal izango dute haurrek.
Umeak dordokak dira eta itxasoan igeri egiten ari dira (arrastaka mugitzen dira gelatik). Gelako alfonbra irla bat da eta nekatzen direnean, irlara urbiltzen dira atsedena hartzeko. Baina barrura sartzeko atezainaren baimena behar dute. Atezainak baldintza bat pentsatzen du (irizpide logikoa) baina ez du adierazten. Dordokak irlara pasa daitezke atezainak pentzatu duen irizpidearen arabera. Jolasten duten bitartean, umeak konturatzen dira batzuk pasa daitezkela baina beste batzuk ez. Jolasteaz gain, barrura pasatzeko irizpidea asmatu behar dute, beraz, edozein momentuan, jolasa gelditu daiteke irizpidea asmatu dutela adierazteko. Pentsatzen duen esaugarria adierazi eta gero (hipotesia), zihurtatzen dugu barruan dudenak esaugarri hori betetzen duten ala ez. Barrura sartu diren guztiek ez badute baldintza betetzen, jarraitzen dugu jolasten irizpidea asmatu arte. Hasiera baten irizpideak errezak dira: amantalaren kolorea, prakak edo gonak izatea, ilearen luzeera, betaurrekoak izatea ala ez…, baina, pixkanaka pixkanaka irizpideak konplexuagoak izan daitezke, bistan ez dauden ezaugarriak kontuan hartuz: adina, izenaren 1. hizkia… Bestaldetik, hasiera baten ni naiz atezaiana; beranduago, gelako ume bat nire laguntzarekin eta azkenean, ume bat (edo bi elkarrekin).
Motrizitatea, geometria (barrruan, kanpoan) logika (bilduma osatzeko irizpidea) eta “pentsamendu zientifikoa” (hipotesia bota eta zihurtatu) lantzeaz gain, hizkuntza ere helburua zen. Hizkuntz funtzioak: baimena eskatzea; baimena ematea edo ukatzea; arrazoiak eskatzea eta argudioak ematea Hizkuntz formak: aditzen ahalera (baiezkoa, ezezkoa) , espazio nozioak, hiztegia, zergatik?, -lako - Andereño, barrura pasa naiteke? - Bai, pasa zaitezke / Ez, ezin zaitezke pasa - Zergatik hauek pasa daitezke eta hauek ezin daitezke pasa? - Hauek pasa daitezke … (azalpena) …. direlako /dutelako. Jolasteko ez dugu baliabide berezirik behar. Nik aprobetxatzen nuen jarduera hau gelan tentsioa jeisteko, baina patioan ere egin daiteke, noski. Alfonbra ordez, beste modu baten seinalatu daiteke

viernes, 23 de noviembre de 2012

Elikaduraren garrantzia haur hezkuntzan


Eguerdi on lagunok!!! 

Gaur,  elikadurari buruz arituko gara, eta  haurrei irakastekotan ipuin bat erabiliko dugu. Ipuin honen helburua, umeak denetarik jan behar duela da, eta ez soilik gustoko dituen platerak (espaguetiak, arroza e.a.).

Elikagaiak gure bizitzan ezinbestekoak dira , hori dela eta, haurrei haiei buruzko ezagutzak transmititzea izan behar dugu helburu, hauek osasunez bizi daitezen.
Gure gizartean, gero eta txarrago elikatzen gara, bai lanan gaudelako baita momentu oroetan presaka gaudelako ere.
 Beraz, komeni da haurrei elikagaiek zertarako balio duten eta nondik datozen azaltzea, elikadura on baten giltzarria osasuna dela argi eta garbi utzita. Jangaiak erosteari, kuzinatzeari, mahaia prestatzeari eta gainontzekoei dagokien guztia ikasteko eta janaz gozatzeko aukera polita da.

Hau guztia esan eta gero, ipuin hau umeei klasean zein etxean ikusteko balio duena, helbide honetan usten dizuet.


3 urteko haurrentzat


GORPUTZA!!!

Gure gorputza ezagutzeko asmoz, eta haurrek gorptz atalak  ikas dezaten, joku baten bidez irakastea ondo legokeela uste dut. Beraz, link honetan, jokua usten dizuet.

Jokuaren helburua, gorputz bat diseinatzea izango da, horretarako,  modu dibertigarri batean gorputzeko atalaka ikasiko dituzte. Aldi berean, esan beharra dago, jokua ingelesez dagoela, hortaz, ingelesez gorputzeko atalak ikasteko aukera ere emango digu joku honek.

Dena dela, jokua umeek uler dezaten, komenigarria izango litzateke,klasean  gorputzan dauden atal ezberdinak lantzea.  Ondoren, jokoaren bidetartez, haurrek hartu dituzten jakintzak zeintzuk diren ikusi ahal izango dugu.


viernes, 16 de noviembre de 2012

Urtaroak lantzeko baliabideak

Kaixo lagunok!!!

Gaur urtaroak landuko ditugu!!

Helbide honetan, bideo baten bidez, umeek urtaroak ikasteko erabiliko dugu. Horretarako helbide hau utziko dizuet: